XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Solé-k berak dioen legez, (11 or.). P.S.

JUAN ETXEBERRIA Giza zientziei egokitutako estatistika, SPSS / PC + Programa paketea erabiliz. Udako Euskal Unibertsitatea 1989.

Ordenagailuak agertzean Hardware zein Softwarea Estatistikan lan egiteko moduak bestelako bihurtu direla gauza nabaria da.

Programa paketeak asko erraztu dute ordenagailuaren nahiz datufitxategi handien erabilera.

Bestalde kontutan eduki behar dugu, Estatistikaren oinarri teoriko-matematikoak ez direla aldatu.

Aurreko bi puntutan oinarrituz, eta SPSS/PC + izeneko programa paketea aukeratuz, batez ere Unibertsitate edota Giza Zientzietako Ikerketa lanetan oso zabaldurik dagoelako, liburu honen lehenengo zatian Estatistikaren oinarriak agertzen dira.

Bigarrenean aipatutako paketea erabiltzeko jakingarri garrantzitsuenak azaltzen dira.

Liburuaren azken zatian, inferentzia estatistikoaren oinarriak garatu ondoren, aztertutako paketearen zenbait azpiprograma dakar, aplikazio baldintza, aginduak eta berauen emaitzen interpretazioak arakatuz.

Aipatu beharra dago, liburu hontan ez direla Estatistikaren oinarri teoriko matematikoak aztertzen baizik eta, estatistika erabili, aplikatu, eta lortutako emaitzak aztertzeko arauak.

Beraz, liburu hau, Estatistika aplikatuen barruan kokatu beharko genuke. J. E.